Konekta Sarearen ekimenetik jaio zen Konekta proiektua, 2001. urtean. Konekta Sarea, Bartzelonako Esplai Fundazioak sortu zuen eta aurrera atera. Bilbon, Aldauri Fundazioak kudeatzen du.

Gizarte bazterketari aurrea hartu eta bazterketaren aurka borroka egiteko, zenbait gizarte multzoei informazio eta komunikazio teknologietarako bidea erraztuz, hori da erakunde honen zertarakoa.

Konekta proiektua giza norbanakoari teknologia berrietarako bidea errazten saiatzen da. Gaurko gizartean behar-beharrezkoa da teknologia berri horiek ezagutzea. Teknologia horiek ez ezagutzeagatik aukera asko galtzen da eta bazterketa grabeagoa gertatzen.

Konekta Zentroa ez dago jendearengandik aparte. Eta ez du funtzionatzen inguruan gertatzen denari begiratu gabe. Auzoko errealitateari lotuta ari dela une oro lanean esan nahi du horrek, errealitate hori koordinatu, bateratu eta antolatzen. Eta bere asmoa auzoko pertsona guztiengana ailegatzea da, eta pertsona orok gizarte informaziora heltzeko bidea ziur izan dezala, eta ez dadila formazio faltagatik, dirurik ezagatik edo dena delakoagatik bazterrean geratu.